Human Development Report 2007/8 - Basque - Summary

2007/8 HDR Basque - Summary
Abstract: 

Klima-aldaketaren inguruan egun egiten ditugun ekintzen ondorioek mende bat edo gehiago iraungo dute. Berotegi-efektua sortzen duten gasen isurpenek kliman eraginiko ondorioak ezin dira epe laburrean konpondu. Adibidez, beroa harrapatzeko ahalmena duten gasen kasuan, 2008an atmosferara isuriko direnek 2108ra edo are geroagora arte iraungo dute. Beraz, gaur egun hartutako erabakiek gure bizitzetan eragingo dute, baina are gehiago gure seme-alaben eta biloben bizitzetan. Horregatik, klima-aldaketa erronka berezia da: askoz zailagoa da horri aurre egitea, beste politika-erronka batzuei baino.