Human Development Report 2010 - Basque - Summary

2010 HDR Basque Summary
Abstract: 

“Nazio baten benetako aberastasuna, han bizi den jendearengan dago”. Hitz horiekin, 1990eko Giza Garapenari buruzko Txostena garapenari aurre egiteko beste ikuspegi baten alde egiten hasi zen, tinko. Pertsonek bizitza luze, osasuntsu eta sortzaile batez gozatu ahal izateko ingurune egokia sortzea zen hasierako xedea, eta, egun, agerikoa izan arren, ez da beti hala izan. Azken 20 urteetan, argitalpen honen helburu nagusia izan da garapena, funtsean, pertsonena dela azpimarratzea.