Giza Garapenari buruzko Txostena 2013

Hegoaldearen Goraldia: giza garapena, aniztasun handiko mundu batean

Typo: 
Global
2013 HDR - Basque

2008-2009ko krisi finantzarioan ekonomia garatuek hazteari utzi ziotenean eta garapen-bidean dauden ekonomiek hazten jarraitu
zutenean, mundua ohartu egin zen. Orduz geroztik, asko hitz egin da Hegoaldearen goraldiari buruz —aspalditik espero zuten munduaren
berrorekatzetzat jo dute garapen-bidean dauden herrialdeek—. Eztabaida hori herrialde handi gutxi batzuetako BPGren eta
merkataritzaren hazkundera mugatu izan da, baina badira beste dinamika batzuk ere, herrialde gehiago eta joera sakonagoak barnean
hartzen
dituztenak, eta eragin handia izan dezaketenak jendearen bizitzetan, gizarte-ekitatean eta gobernantza demokratikoan, tokian
bertan nahiz mundu osoan. Giza garapenean etengabe egindako inbertsioen eta lorpenen emaitza da Hegoaldearen goraldia, baina
baita mundu osoan giza garapen handiagoa lortzeko aukera bat ere. Garapen hori errealitate bihurtzeko, beharrezkoa izango da ongi
informatutako politika argiak egitea munduan nahiz herrialdeetan, Txosten honetan aztertutako politika-irakaspenetan oinarrituta.