XXI. mendeak garapenaren aldetik duen erronka honako hau da: gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiek bizitza osasuntsu eta asebetegarriak bizitzeko duten eskubidea babestea. Giza Garapenari buruzko Txostena 20111anak ekarpen berri garrantzitsuak egiten dizkio erronka horri buruzko elkarrizketa globalari, eta erakusten du iraunkortasuna hertsiki lotuta dagoela ekitatearekin; hau da, gizarte-justiziarekin eta bizi-kalitate hobea eskuratzeko aukera gehiago izatearekin.
Txostenak ekitatea eta parte-hartzea sustatzeko erreformak ere defendatzen ditu. Gaur egun munduan gizarte-egoera ahula dutenei eta etorkizunean izango dutenei laguntzeko ardura dugu guztiok, bai eta oraina etorkizunaren etsai bilakatuko ez dela bermatzekoa ere. Txosten honek bidea zein den ikusten lagunduko digu.
lragarpenen arabera, horrela jarraitzen bada eta ez badira ingurumen-arrisku larriak eta gizarteko desberdintasun gero eta handiagoak murrizten, moteldu egin daiteke munduko gehiengo pobrearen azken hamarkadetako aurrerapen etengabea; are gehiago, alderantzikatu egin daiteke giza garapenaren konbergentzia globala. Giza garapenak aurrerapen nabarmena izan du azken hamarkadetan, baina garapen horrek ezin du jarraitu ingurumen-arriskuak eta desberdintasunak murrizteko urrats global ausartik hartu gabe. Txosten honetan identifikatzen da zer ekintza-bide dauden jendeak, tokiko komunitateek, herrialdeek eta nazioarteak ingurumenaren iraunkortasuna eta ekitatea elkar indartuz sustatzeko.
Azterketa berri batzuek adierazten dute herrialde barruko botere-desorekak eta genero-desberdintasunak lotuta daudela ur garbia eta saneamendu egokia edukitzeko aukera gutxiago izatearekin, lurzoruaren degradazioarekin eta airearen kutsaduragatiko gaixotasun eta heriotzekin; horrek areagotu egiten ditu diru-sarreretan dauden desberdintasunek eraginako ondorioak. Genero-desberdintasunek eragina dute, halaber, ingurumen-emaitzetan, okertu egiten baitituzte. Bestalde, munduko gobernantza-egiturek askotan ahuldu egiten dituzte garapen-bidean dauden herrialdeen ahotsak eta kanpoan uzten dituzte baztertutako taldeak.
Dena den, badira berdintasun-ezerako eta iraunkortasun-ezerako alternatibak. Ekitatea hobetzen duten inbertsioek -adibidez, energia berriztagarriak, ura eta saneamendu-zerbitzuak eta ugal-osasunerako zerbitzuak eskuratzen laguntzen dutenak- iraunkortasunean nahiz giza garapenean aurrerapenak egiten lagun dezakete. Kontu-emate handiagoa eta prozesu demokratikoak ere lagungarriak izan daitezke. lkuspegi arrakastatsuak honako hauetan oinarritzen dira: komunitate-kudeaketan, instituzio inklusiboetan eta gizarte-egoera ahuleko taldeei arreta jartzean. Milurtekoko Garapen Helburuetatik harago, munduak ekitatea eta iraunkortasuna uztartzen dituen esparru bat behar du. Txostenak erakusten du politiketan eta programetan ekitatea gehitzen duten eta jendea eremu legal eta politikoetan aldaketak egiteko ahalduntzen duten ikuspegiek ekarpen handiak egin ditzaketela.
Garapenerako behar den finantziazioak gaur egungo garapen-laguntza ofizialak baino askoz ere handiagoa izan behar du. Gaur egun karbono gutxi aireratzen duten energia-baliabideetan egiten den gastua, adibidez, kalkulatutako behar baxuenaren %2 baino gutxiago da. Rnantziazio-fluxuak iraunkortasun- eta ekitate-ezaren erronka kritikora bideratu behar dira. Merkatuko mekanismoak eta funts pribatuak oinarrizkoak izango badira ere, inbertsio publikoaren babesa eta sustapena izan behar dute. Rnantziazioan dagoen aide hori murrizteko, beharrezkoa da ideia berritzaileak izatea, eta Txostenak ematen ditu ideia horiek.
2010eko Txostenak eutsi egiten dio garapenaren aldeko pentsamenduaren mugak gainditzeko tradizioari. 1990etik lehenengo aldiz, txostenak atzera begiratu du, aurreko hamarkada batzuk zorroztasunez aztertuz, eta aurkikuntza harrigarriak egin dira. Izan ere, etorkizunera begira irakaspen interesgarriak izango diren joera eta jarraibide harrigarriak atera dira azterketa horretatik. Giza garapenerako bide horiek guztiek erakusten dute ez dagoela formula bakar bat garapen iraunkorrerako, eta epe luzean, lorpen miresgarriak egin daitezkeela eta egin direla, baita ekonomiaren hazkunde sendorik gabe ere.
Behera kargatu laburpena [6,933 KB]
2009: Oztopoak gaindituz: giza mugikortasuna eta garapena
2007/8: Klima-aldaketari aurre egiten: gizakion arteko elkartasuna mundu zatitu honetan
2006: Eskasia baino gehiago: Boterea, pobrezia eta munduko ur-krisia
2005: Nazioarteko lankidetza bidegurutzean
Gazteek egindako Txostenak – Laburpenak
2007/8: http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/IDH2008_gazteria.pdf
2006: http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/Ura_eskubide_gazteak.pdf
No dude en contactarse con el equipo de la Oficina encargada del Informe sobre Desarrollo Humano si desea obtener información sobre el trabajo que se está realizando para la elaboración del Informe 2013.